Tokiko produktua sustatzeko ekimena
Denon artean Beterri-Buruntza eskualdea hobetuz
Beterri-Buruntzako Udalek, Beterri Km0 proiektua martxan jarri berri dute, nekazal ekoizpena kontsumitzaileen esku jartzeko helburuarekin.
Horretarako, janari denda, jantoki publiko zein taberna eta jatetxeetan bertako produktua saltzea erraztuko da. Leku hauek, Beterri Km0 zigiluarekin bereizi eta identifikatuko dira, kontsumitzaileak bertako produktua modu erraz batean eskuratu ahal izan dezan.

Proiektu honek elikadura subirautza du oinarri eta ondoko helburuak lortu nahi ditu:

Tokiko ekoizpena sustatu eta nekazarien bideragarritasun ekonomikoa bermatzea.

Tokiko kontsumoa sustatu eta merkatarien eta ostalarien bideragarritasun ekonomikoa handitzea.

Tokikoa, garaikoa, merkea eta osasungarria den elikadura denon eskura jartzea.
Nola bilakatu Beterri Km0 sareko partaide?
Beterri Km0 zigiluari esker, kontsumitzaileek erraz identifikatu ahal izango dituzte sareko partaide diren jantoki publiko, jatetxe eta denda txikiak, bertako ekoizleen produktuak erosi eta kontsumitzen ari direnaren bermea edukiz.