skip to Main Content
info@beterrikm0.eus 688 849 540
Beterri Km0 Arkume Erretzea Eta Dastaketa Astigarragan

Beterri Km0 arkume erretzea eta dastaketa Astigarragan

Beterri Km0 proiektuak Astigarragan abenduaren 1n egingo duen ekintza aurkezteko prentsaurrekoa burutu da gaur. Arkume erretzea eta doako dastaketa izango dira 12:00etatik 14:00etara Joseba Barandiaran plazan gauzatuko diren ekintza nagusiak.

Baina ez hori bakarrik. Beterri Km0 proiektua sakonago ezagutzeko aukera ere egongo da eta baita Beterri Km0 produktuz osatutako gabonetako otarrak erostekoa ere.

Ekintza honen helburu nagusia lehen sektorea, hostalaritza eta merkataritza sustatzea dira eta oraingoan arkumea izango da protagonista.

Gaur gaurkoz Beterri Km0 bertakoen sareko kide dira Astigarragan:

  • Ezpela naturdenda
  • Coviran janari denda
  • Uriña harategia
  • Ogiberri Rosa
  • Frutas Alicia
  • Artoaene harategi-urdaitegia
  • Ibai Lur bar restaurante
  • Bukoi taberna
  • Kupela taberna

Hain zuzen ere, denda eta taberna horietan egongo dira eskuragarri arkumea doan dastatzeko txartelak, ostegunetik larunbatera arte.

Arkumeak ere, nola ez, bertako ekoizleenak izango dira: Adarrazpi eta Ramon Mugertza.

Prentsaurrekoan parte hartu dute: Andoni Egia (Beterri-Buruntza eskualdeko tokiko garapenerako teknikaria), Urkiri Salaberria (Astigarragako udaleko zinegotzia), Itsaso (Siadeco-ko teknikaria), Jaione Irazu (enplegu teknikaria), Izaskun (ingurugiro teknikaria) eta baita Beterri Km0-ko kide diren negozioetako Lur eta Gorkak ere.

 

Beterri Km0 Astigarraga - Arkume erretzea eta dastaketa abenduaren 1n
#GureanBertakoa

Back To Top